XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Irlako funtzionarien grebaren motibuz Korsikako kaleetan indarberrituta nazionalismoa.Irlaren ekonomiaren kontinentearekiko menpekotasuna berriro azaldu duen funtzionarien zortzi astetako grebaren ondoren, kontraesanak gogorki kaleratu dira.
Bastiako manifa batean dozenaka lagun izan dira zaurituak, eta Parisetik eta bertako aginteguneetatik, korsiar nazionalismoa indartu daitekeelakoan, kezkaz ikusten da gertakizunen bilakaera.
Diru arazoek kezkatzen dituzte korsikatarrak.
Irlan, orohar, prezioak kontinentean baino altuago daude, eta funtzionari grebalariek hori dela eta
Rocard-en erantzuna ezezkoa izan da, borobilki, egundaino bederen: Estatuak ezin du, dio, gizartearen ezein sektore kaleratzen delako, bere erreibindikapenen aurrean amorerik eman.
Nazionalismoaren indartzea Dirua behar heinean bidaltzen dela, ziurtatzen da Parisetik.Irlako hautetsiengana luzatzen da begi susmatzailea.
Hautetsiak defenditzen dira, berak onestu direla, garbi jokatzen dutela.
Nolanahi den ere, populazioak pairatzen du eskasia.
Greba aitzina ahala, kalera jo du jendeak.
Martxoaren 20an izan ziren lehenbiziko matrakak.
Zahar baten lekukotasuna jasoten zuen prentsa frantsesak,
Apirilaren 1ean manifestaldi nazionalista handi bat izan zen Bastian.
Erreibindikapen autonomistekin lotuta dator mugimendua.
Separatismoaren beldur dira agintariak.
Apirilaren 12an berriz, grebaren zortzigarren astea betetzen zelarik, 12.000 lagun ziren hiriko kaleetan manifestatzen zirenak: bi kilometrotako desfilea, 1977tik izaniko agerraldirik populutsuena.
Bukaeran, tentsioa, enfrentamentuak, zaurituak, batzuk oso larri.
1983tik antzematen zen gizartearen baitako nazionalismoaren indartzea areagotu egin da azken urtebetean, FLNCk pasa den udaberriko hauteskundeak eta gero tregua aldarrikatu zuenetik.
Zenbait egitura gakotan behialako indarra berenganatu dute.
Hala nola sindikatetan, 1984ean sortu STC irlako bigarren sindikata delarik dagoeneko, CGT eta gero; 1987an botoen %17a jaso zuen sindikata horrek.
Beren programan Europako Ekonomi Elkarteak inponitu nahi dituen berregituraketa eta pribatizazioen aurka herri mugimenduaren
Orobat nekazarien sindikata (SCA), irakaskuntzakoa (SCI), merkatari eta artisauena (FCCA) sortu dira.
Eta ikasleen elkargoak (ALC) eta gurasoenak (APC) lehen baino eragin handiagoa dute.
Errepresioaren aurkako A Risposta-k mobilizapenik handienetarikoak antolatu ditu.
Azken hori izan ezik, aipatutako denak Unita nazionalista-ren partaide dira.
Horrez aparte, joeraz moderatuago, UPC,